Abian gara

g1

EH 11 Kolorek, “Euskal Herria anitzarentzat adostasunak” eztabaida sozialerako lehen bi txostenak aurkeztu ditu,

28 de noviembre de 2014

EH 11 Kolorek, “Euskal Herria anitzarentzat adostasunak” eztabaida sozialerako lehen bi txostenak aurkeztu ditu,

EH 11 Kolore ekimenak, “Jatorri aniztasuna & lan eskubideak” eta “Euskara & hizkuntz aniztasuna” txostenak aurkeztu ditu gaur Gasteizen. “Euskal Herria anitzarentzat adostasunak” dinamikaren baitan, eragile sozial ugarien artean eztabaida soziala bultzatu nahi duen ekimena da eta kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan Euskal Herriak behar duen eredu propioa adostasunak bilatzea.

Xabier Mendigurenek, EH 11 Kolore ekimenaren bozeramaileak, txostenen aurkezpenaren aurretik hainbat botere eremuetatik elkarbizitza hori apurtu nahian eman diren jarrerak salatu nahi izan ditu. Herritarren artean gorrotoa eta gatazka sustatzeaz gain, jatorri edota kultura ezberdinen araberako zatiketa egiteak, jendartea jarrera arrazista eta xenofoboetara bultzatzeko arriskua dagoela ohartarazi du. Mendigurenek azaldu duenez, oso argi daukate euskal jendartea jarrera horiek indargabetzeko eta errefusatzeko gai izango dela eta era berean elkarbizitza aniztasunean oinarriturik izango duen Euskal Herri eredugarri bat eraikitzea lortuko duela.

Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamika aurkeztu dute, eta eztabaida zabal eta hausnarketa sakon batera gonbidatu dituzte eragile sozial ezberdinak eta akordioaren bidean kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan funtsezkoak izango diren elkarbizitzaren oinarriak adostera.

Eztabaida eta adostasunak jorratu nahi dituen prozesu honetan, gure herriaren kultur eta jatorri aniztasunaren inguruan sentsibilitatea sortzen duten lau eremuetan jardungo da oraingoz behintzat. Xabier Mendigurenek Euskal Herriak beharrezkoa duen kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketa eredu propioa eraikitzera gonbidatu ditu gizarte eragile, akademiko, kultural, sindikatu, alderdi eta erakundeen artean apurka apurka eraikiko dena. Eta azken batean guztion adostasunetik 

Xabier Barber ESK sindikatuko kidea eta Gutun Sozialeko sustatzaileetako bat eta Anjel Miragaya SOS Arrazakeria Bizkaiko kidea eta Atzerritartasun legean aditua izan dira “Jatorri aniztasuna eta lan eskubideak” izeneko lehen txostena aurkezteaz arduratu direnak. Jarraian Garbiñe Petriatik, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak “Euskara eta hizkuntz aniztasuna” txostena aurkeztu du.

Txosten hauek ahalik eta eragile sozial, sindikal, kultural gehienengana bideratuko dituzte eta era berean eztabaida honetan parte hartzera gonbidatu. Hauen ekarpenak jaso ondoren, EH11Kolorek eremu bakoitzean emandako adostasunak aurkeztuko ditu bere momentuan jendartean hauekiko atxikimendua eskatuz.