Buscador de artículos
Begiradak
Sección abierta al debate y la participación. EH11Kolore no se hace responsable de las opiniones de los autores.
Sara Mchichou: “Otoizlekuak etxebizitzetako eraikinetan ez jarri ahal izateak erlijio minorizatuak marginatzea dakar”
17 de octubre de 2013
Gurtzarako zentroen hedapena mugatu du Bilboko Udalak. Hiriburuko etxebizitza eraikinetako erabilerei buruz Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak dakarren artikulu bat aldatzea onetsi du. Horrela, eraikin horietako beheko solairuetan ezin izango da otoizlekurik jarri. Erabakiak kezka sortu du euskal komunitate musulmanean. Eusko Islamiar Kontseiluko Sara Mchichou-rekin hitz egin du Info 7 irratiak. “Otoizlekuak etxebizitzetako eraikinetan ez jarri ahal izateak erlijio minorizatuak marginatzea dakar”, esan du honek, beste kontu batzuen artean.