Noticias
Veronica Yuquilema: "Hirian herri indigena aldarrikatzen ari gara"
7 de noviembre de 2013
Kaypi mi kanchi komunitateko kide da, Quiton (Ekuador) osatzen ari den kitxua komunitatekoa. "Gure hizkuntza suspertzea dugu helburu baina baita hiriburuan komunitatea aldarrikatzea ere, gure jatorrizko lurra Ekuador guztia dela uste dugulako”. Veronica Yuquilema ikaslea Garabide eta HUHEZIren Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak graduondokoan parte hartzen ari da. Iure Eizagirrek elkarrizketatu du, ARGIA aldizkarian. Hemen irakurri ahal duzue elkarrizketa osoa.