Abian gara

big1

Adostasunak

2016ko apirilaren 12

Adostasunak BIDEO

ADOS?

KALEKO ADOSTASUNAK IKUSENTZUNEZKOA

Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikaren baitan, EH 11 Kolore ekimenak ikusentzunezko erreportai bat ekoiztu du hausnarketarako eta eztabaidarako tresna moduan.

Bideo horretan ondorengo testigantzak jaso ditugu:

page2image10600 page2image10760 page2image10920

EH 11 Kolore ekimenan parte hartzen ari diren adituek Euskal Herria anitzarentzat Adostasunak dinamikarako sortutako txostenak azaldu dituzte banan banan hiru eremuetan.

• Jatorri aniztasuna eta lan eskubideak 

• Euskara eta hizkuntz aniztasuna

• Erlijio aniztasuna eta jendarte laikoa 


Gipuzkoako hiru udalerri ezberdinetako herritarrak elkarrizketatu ditugu (Errenteria, Irun eta Tolosa). Herritar hauen aukeraketa modu aleatorio batean egin da: Adina, generoa, ogibidea, jatorri aniztasuna... bezalako aldagai ahalik eta zabalenena txertatatuz. Gipuzkoako udalerri ezberdinetako teknikarien elkarlanarekin burutu da aukeraketa hau.

Herritar hauek elkarrizketatuak izan dira eta euren iritzia eman ahal izan dute Euskal Herria anitzarentzat Adostasunak dinamikaren baitan adituek sortu dituzten txostenen inguruan.

  • Alde batetik, Gipuzkoako udalerrietan kultur aniztasunaren kudeaketarako eremu bakoitzean proposatzen diren adostasunerako txostenen inguruko herritarren harrera jasotzea. Jatorri, sinismen eta kultura guztietako herritarren iritziak jaso dira, kultur aniztasunaren kudeaketa- ren inguruan sor daitezken kezka edo aurreiritziak zein diren gordetzeko.

  • Bestetik, proposatzen diren adostasunerako txostenen inguruan herritarrek emandako iritziak jasotzen dituen dokumentala proiektatu da Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dina- mikaren baitan, aukeratutako hiru udalerrietan EH 11 Kolorek proposatutako aditu taldeak eman dituen hitzaldi, mahi inguru edo aurkezpen publiko bakoitzean.

  • Ekitaldi publiko hauetara, kultura eta jatorri ezberdinetako elkarteak izan ziren gonbidatuak, baita eragile sozial, sindikal, erlijiosoak... ere. Adostasunerako proposatutako txostenen aur- kezpenaren ondoren eta bertaratu zirenen artean eztabaida ireki aurretik jatorri, kultura, adin eta sexu ezberdinetako herritarren iritziak jasotzen zituen dokumentala proiektatu genuen.

  • Dokumentala proiektatzearen ideia nagusia, eztabaida ireki aurretik bertaratu ziren herritarrei hitza ematea izan zen euren iritziak eta kezkaz azaltzeko asmoz eta bide batez eztabaidarako bidea irekitzeko. Azken batean bidea erraztu, jatorri eta kultura guztietako herritarren beste zenbait iritzi entzun, enpatia eta errespetu osoz iritzi edota ideia eraikitzaileak sortzeko.


page4image6664 page4image6824page4image8224 page4image8384 page4image8544

Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikaren aurkezpen publiko bakoitzean herritarren aldetik sor zitezkeen eztabaida, hausnarketa eta iritziak ere bideoz grabatu ziren.

Material guzti horrekin ADOS? Dokumentala editutatu du EH 11 Kolore ekimenak. Alde batetik txostenak idatzi eta aurkeztu dituzten aditu taldeen proposamenak jaso ditu eta beste alde batetik herritarren haserako eta ondorengo iritziak. Azken batean prozesu osoaren garapena grabatu da.

Udalerrietako migrazio eta aniztasun teknikari guztiek eta modu batez edo bestez dokumental honetan parte hartu duten herritar edota elkarte ezberdinek, ikusentzunezkoaren kopia bat jasoko dute.

Ikusentzunezko hau Gipuzkoako udalerrietako Migrazio eta Aniztasun tekinikariei eskeiniko zaie, material honen hedatzea egite aldera.