Abian gara

igandea

"Aniztasuna. Ni banaiz hemengoa", Berrian argitaratutako erreportaje interesgarria

2013ko apirilaren 8

"Askotarikoak dira euskal herritarrak. Euskal Herriko kale eta bazterretan mintzaira ugari entzuten da, hainbat jatorri, kultura eta sineskera dituzten herritarrak elkarrekin bizi dira, nor bere pentsamoldearekin, nor bere identitatearekin. Nazio askoren ezaugarria da hori, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Aniztasun eta aberastasun hori nola zaindu, nola gorde, nola uztartu da gakoa, are gehiago kontuan hartuta Euskal Herriko berezko nortasun, kultura eta hizkuntza ere mehatxupean daudela, Euskal Herria estaturik gabeko nazioa izaki". Horrela hasten da atzo, igandea, Berria egunkariak argitaratutako erreportaje interesgarria.

Gotzon Hermosillak sinatutako ·"Herri bat, kolore anitz" izenburuko piezan, IAIZ Identitateak eta Aniztasuna Ikerketa Zentroa koordinatzen duen Pedro Alvite EHUko irakaslearen eta Samira Goddi Euskal Herria 11 Koloreko bozeramailearen deklarazioak biltzen dira. Bigarren orrialde batean, Mario Zapata soziologoari egindako elkarrizketa bat argitaratu dute, Aniztasunaren Gidaren ingurukoa.