Abian gara
Aniztasunaren Eguna urtean behingo zita bihurtuko da
2013ko ekainaren 4
EUSKAL HERRIA 11 KOLOREk Donostian pasa den larunbatean egindako Aniztasunaren Egunaren emaitzagatik bere poza adierazi nahi du, eta urtean behingo zita bihurtzeko asmoa duela iragartzen du.
11Kolore Fest-en adierazpen nagusia 11Danbor Martxa izan zen. Kalejira horrek kolorez, jai giroaz eta kultur aniztasunaz bete zituen Donostiako kaleak. Modu horretan, espaloietan zegoen jendeari edota martxa barrutik jarraitu zutenei, mezu hau helarazi zitzaien: Euskal Herriko herritar guztien eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasunaren aldarrikapena, haien jatorria edozein dela ere. Beste aldetik, 11 Pintxo 11 Zapore ekimenari ekin zioten tarbernek ordu gutxitan agortu zituzten pintxo bereziak, 4.000 ale baino gehiago salduz.
EH 11 KOLOREk eskerrak eman nahi dizkie ekimen honi babesa eman dioten talde eta lagun guztiei, batez ere perkusio eta animazio taldeei, eta bereziki Oreka Tx taldeari, Porrotx pailazoari, Donostiako Piratak konpartsari edota 11 Pintxo 11 Zapore ekimenean parte hartu zuten tabernariei.