Abian gara
Aniztasunaren Sarea sortzen
2013ko otsailaren 27
Euskal Herria 11 Kolore ekimenaren hurrengo pausuen artean, Aniztasunaren Sarearen sorrera iragarri genuen Bilborock-eko ekitaldian. Horretarako, alor desberdinetako 900 elkarte baino gehiagorekin jarriko gara harremanetan, jatorri desberdinetako elkarteekin, sindikatu eta eragile politikoekin, kultura eta euskara alorreko erakundeekin, diaspora eta bestelakoekin. Horiekin topaketarako, elkarrekintzarako eta elkarlanerako guneak erraztu nahi ditugu.
Horretan hasi gara eta hona hemen lehenengo bileren irudiak.