Abian gara

jtk_3153_1

Bilborock-eko ekitaldia, hedabideetan

2013ko otsailaren 20

Pasa den 16an Bilborock-en burutu genuen Aniztasunaren aldeko kultur ekitaldia oihartzun polita izan du euskal hedabideetan.

Idatzizko prentsan, GARAn, DIARIO DE NOTCIAS DE NAVARRAn, BERRIAn, eta DEIAn erreportaje zabalak argitaratu ziren, dagokien esteketan ikusi ahal duzuen bezala.

Euskal Telebistako kamarak bertan egon ziren, eta horren berri eman zuten asteburuko Teleberri eta Gaur Egun informatiboetan. Hamaika Telebistak, bere aldetik, Samira Goddi Mendizabal eta Xabier Mendiguren Bereziartu gure bozeramaileak elkarrizketatu zituen egun batzuk lehenago.

Samira Goddi Radio Euskadin (Más que palabras irrati-saioan, Almudena Cachok elkarrizketatuta) eta Onda Vascan (La tarde en Euskadi, Forki kazetariarekin) egon zen, baita ere. Eta Xabier Mendiguren Radio Popularreko Es Posible irrati-saiotik pasatu zen (Ramón Bustamentek elkarrizketatuta) eta Info 7 irratitik.

Bukatzeko, asko eta asko izan dira gure ekimenaren berri eman duten webguneak. Horien artean Habe Ikasbil, Bizkaie aldizkari digitala eta Kulturklik daude.