Abian gara

captura_pantalla_20130113_las_152319

Eszenatoki gainean, Lidia de Lorenzo bailaoraren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu.

Bilborock-ek hartuko du EH 11 Kolore-ren hurrengo ekitaldia

2013ko urtarrilaren 30

Otsailaren 16an, larunbata, Bilbon, Bilborock antzokian (Muelle de la Merced 1), 12:00etan
EUSKAL HERRIA 11 KOLORE  herri ekimenak "Gora aniztasuna!" aldarrikatzeko ekitaldi xume bat egingo du. 

Bertan, Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak ezagutzera emango dira.

Mokadu baten inguruan, Samira Goddi Mendizabalek, egitasmoaren bozeramaileak, egingo digu berba. Bertsoek, musikak eta dantzak ekitaldia alaituko dute.

Eszenatoki gainean, flamenkoaren eta txalapartaren nahasketaz gozatzeko aukera izango dugu Lidia de Lorenzo ermuarraren eskutik.

Kultur eta kirol arloetako jendeak ekimen berri honi emandako babesa adierazten duen argazki kolektibo bat egiteko asmoa dugu, Bilborocken.

"Gora aniztasuna!" leloa abian da eta zurekin egin nahi dugu bidaia. 

Ekitaldi hori jende guztiari zabalik dago, baina, etortzeko asmoa baduzu, mesedez, konfirmatu helbide elektroniko honetan: ekimenak@eh11kolore.net.