Abian gara

Aniztasunaren aldeko ekimena. Bilborock, ekainak 16

2013ko otsailaren 18

Larunbatean, otsailak 16, "Gora aniztasuna!" aldarrikatzeko elkartu ginen Bilborock aretoan. Bertan, Lidia de Lorenzo bailaora ermuarraren "De Norte a Sur" ikuskizunaz gozatzeaz gain, Antzart antzerti taldearen performance bitxi bat ikusi genuen, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolarien bertso dibertigarriak entzun genituen, pintxo bereziak probatu genituen eta elkar ezagutzeko aukera izan genuen.

Bideo honetan ikusten den moduan, giro ezin hobea egon zen.