Abian gara
Burubeltz konpartsaren aurkezpena
2013ko maiatzaren 22
2002an, UNESCOk maiatzaren 21a aitortu zuen Kultura Aniztasunaren Mundu Egun bezala Elkarrizketa eta Garapenerako. Euskal Herria 11 Kolorek bat egin du ospakizun horrekin, Donostiako Udaletxeko Terrazan gauzatu zen ekitalditxo baten bidez. Bertan, Donostiako Piratak jai-mugimenduak 11 Danbor Martxa animatzeko propio sortu duen Burubeltz konpartsa aurkeztu zen.
11 Danbor Martxa Donostian, ekainaren 1ean egingo da, Euskal Herriko kultur eta jatorri aniztasuna aldarrikatzeko asmoz.