Abian gara

maialen_web1

Lidia de Lorenzo bailaoraren ikuskizunaz eta Arkaitz Estiballesen eta Maialen Lujanbioren bertsoez gozatzeko parada izango dugu.

Dena prest, larunbateko ekitaldiaz gozatzeko

2013ko otsailaren 13

Larunbat honetan, hilak 16, 12:00etan, hasiko da Euskal Herria 11 Kolorek egingo duen ekitaldia Bilborock aretoan (La Merced kaia, 1, Bilbo) . Dena dago prest antolatu dugun egitarauaz goza dezazun.

Bertan, Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak ezagutzera emango dira. Gure bozeramaile Samira Goddi Mendizabalek egingo du berba , ekimenak emango dituen hurrengo pausoak iragarriz.

Eszenatoki gainean, flamenkoaren eta txalapartaren nahasketaz gozatzeko aukera izango dugu Lidia de Lorenzo ermuarraren eskutik. Gainera, Arkatiz Estiballesen eta Maialen Lujanbioren bertsoak entzuteko parada izango dugu.

Kultur eta kirol arloetako jendeak ekimen berri honi emandako babesa adierazten duen argazki kolektibo bat egiteko asmoa dugu.

"Gora aniztasuna!" leloa abian da eta zurekin batera aldarrikatuko dugu.

Ekitaldi hori jende guztiari zabalik dago, baina, etortzeko asmoa baduzu, mesedez, konfirmatu helbide elektroniko honetan: ekimenak@eh11kolore.net.