Abian gara
EH 11 Kolore Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailarekin bildu da
2013ko ekainaren 14
Euskal Herria 11 Kolore Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailako ordezkariekin bildu da aste honetan. Guk eskatutako bilera izan da, lurraldeko erakunde eta elkarte guztiekin kontaktuak egiteko gure helburuari eutsiz.
Eusko Jaurlaritzaren partez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren Kabineteko zuzendaria José Manuel Bujanda eta honen aholkularia Mireia Elkoroiribe egon dira Gure aldetik, Xabier Mendiguren Bereziartu, Samira Goddi eta Beñat Garmendia. Azken hauek Euskal Herria 11 Kolorek dituen printzipio eta helburuak azaldu dituzte Eusko Jaurlaritzaren egoitzan eta kultur aniztasunaren gaia jorratzeko interesa duten erakunde guztiekin elkarlana sustatzeko borondatea adierazi dute.