Abian gara

1_12

ERLIJIO ANIZTASUNA ETA LAIKOTZA

2015ko abenduaren 1

 ERLIJIO ANIZTASUNA ETA LAIKOTZA 

Egungo estatu demokratikoen ezaugarri nagusienetako bat da euren gizarteen aniztasuna handitzen ari dela. Pertsonek hainbat gairekin duten ezagutzatik eta gertutasunetik aniztasuna eratortzen da; ideologia politikoetatik, bizi filosofia ezberdinetatik edota erlijio sinesmen anitzetatik. Alegia, identitate ezberdinei lotuta gizarte liberalen eta demokratikoen barnean garatu daitezkeen bizi proiektu anitzak. 

Europako esperientziak erlijioekiko intolerantzia dosi handiak erakusten dizkigu, eta horrek ekarri du, berriki, erlijio eskubidearen babeserako eta bermerako marko bat garatu izana, nazioartean, Europa eta estatu mailan. Aniztasunaren aitortzak zailtasun eta sufrimendu handiak ekarri du historian zehar; tradizioen mugetan erlijio sinesmenak edota kontzientzia askatasuna ezin jarraitzeagatik hain zuzen ere. Beraz, giza-eskubideak eta erlijio eta kontzientzia askatasuna oinarrizko askatasun-babeserako markoen osaketaren erdigunean daude, horien sorreratik eta ondoren nazioarteko arautegien garapenean ere. 

Zentzu horri jarraiki, demokrazia liberalek kontzientzia eta erlijio askatasuna oinarrizko eskubide gisa aitortzen dute euren arautegi juridikoetan. Modu ezberdinetan garatzen ari da aitortza hori, arautegi bakoitzean ezarritako ereduaren arabera. Kontua zera da, konstituzio demokratikoek eskubidea barnebiltzea hiritarrei eskubidea gauzatua izateko eskumena ematen diela euren kontzientzia eta uste moralei lotuta; beraz, haien beharren eta gogoeten arabera hoberen duten ereduarekin bat bizi daitezke. 

Gure kasuan, duela gutxi arte, gai sozio-erlijiosoei buruz hitz eginez gero, izandako homogenizazioa jendartearen gehiengoa ezaugarritu du eta erlijio aferei lotutako kultura demokratikoa baldintzatu du. Izaera homogeneo hori eta erlijio askatasunak bizi izan duen testuinguru murriztaileak ere zenbait zailtasun ekarri ditu ondorio bezala, erlijio aniztasunarekiko egon den ikuspegiaren eta onarpenaren inguruan. Arautegietan izandako aldaketak, gizartean erlijioak izan duen gainbehera (gehienbat Eliza Katolikoaren kasuan) eta beste sinesmenen gorakadak, ez katolikoak, garapen txiki bat ahalbidetu dute; nahiz eta erlijio askatasuna garatzeko bermeak oraindik ere zenbait murrizpena pairatu. 

Jendarte berri horrek zenbait eztabaida sortu ditu eta erlijio askatasuna, laikotza edo estatuaren akonfesionaltasuna eztabaidan jarri dira, beste batzuen artean; eta horien gainean jendarteak duen ikuspegia aldatu da. Horiek guztiak debatea baldintzatzen dute eta botere publikoek dauden sinesmen 

ezberdinekiko eduki behar duten erlazioa ezbaian dago, baita biztanleria osoarekiko izan behar duten erlazioa. 

Laikotzaren terminoa gako bat da erlijio aniztasunaren kudeaketaren aferan, kontzientzia eta erlijio askatasunaren aitortzaz haratago, oreka bat plazaratzen duelako posizio eta sentsibilitate erlijiosoek eta ez erlijiosoek duten askatasunean eta berdintasunean. 

Aniztasunaren (erlijio aniztasuna) aitortzak dakar, beste gauzen artean, oztopoak kentzea, herritar orok erlijio eta kontzientzia askatasuna berdintasun baldintzetan gauzatu ahal izateko. Historiaren eskarmentua, berriki arautegietan askatasun hori aitortu izana eta azken hamarkadetako gizarte aldaketak baldintzak dira, eta erlijio askatasunari lotutako elementu guztien aitorpenerako zabalkuntza eraginkor baten beharra agerian uzten dute. Soilik ezaugarri horiek dituen gune baten sorrerarekin hitz egin daiteke askatasunean eta berdintasunean oinarritutako kudeaketa demokratiko bat ahalbidetuko duten zenbait baldintzei buruz. 

Ondorioz, Euskal Herrian erlijio aniztasuna demokratikoki kudeatzea, askatasunaren eta berdintasunaren hitzetan, hau esan nahi du: 

- Laikotasuna gako bat bezala onartua izatea. Laikotasunak jendarteko posizio ezberdinen, sentsibilitate erlijiosoen eta ez erlijiosoen artean berdintasuna eta oreka bat luzatzen duelako. 

- Erlijio askatasunaren aitortza; eta erlijio zein kontzientzia askatasuna berdintasun egoera batean jarraitzeko oztopoak kentzea. 

- Erlijio askatasunari lotutako elementu guztiak modu eraginkorrean aitortuak izatea.