Abian gara

img_1865

 11Danbor Martxa antolatuko duten peñen eta elkarteen ordezkariak, kartela ondoan dutela.

Iruñeko Danbor Martxa antolatzen hasi gara

2014ko apirilaren 30

Irailean Iruñean egingo dugun aniztasunaren aldeko 11Danbor Martxa antolatzen hasi gara eta gaur iragarri dugu publikoki prentsa-ohar honen bidez:

"Irailaren 13an, Iruñeako kaleak zeharkatuko dituen kultur eta jatorri aniztasunaren aldeko 11Danbor Martxa ospatuko da, ‘Eskubide, betebehar eta aukera berdinak. Gora aniztasuna’ lelopean.

Euskal Herria 11 Kolorek deitua, Iruñean ospatuko den martxa zalapartatsua aurtengo egutegian emango den berrikuntzeetako bat izango da. Egutegi horretako ekitaldi ikusgarriena Donostian maiatzaren 30etik ekainaren 1era egingo den Aniztasunaren Asteburua izango da. Gipuzkoako hiriburua iaz izan zen lehenen aldiz 11Danbor Martxa-11Kolore Fest ospakizunaren lekuko eta bertan kolore eta jatorri anitzeko milaka lagunek bat egin zuten, era guztietako perkusio tresnak erabiliz. Iazko Martxa hura indartzeko asmotan, hiru egunetarako egitaraua indartu nahi izan du EH 11 Kolorek eta ondorengo egunetan aurkeztuko du jendartean.

Iruñean, irailaren 13an egingo den 11Danbor Martxa kolektibo hauekin elkarlanean antolatzen ari da besteak beste: Peñen Federazioa, Gazte Peña, Gora Iruñea!, Zuriburbu (Munduko Arrozak), Alde Zaharreko eta San Zernineko Jai Batzordeak, Jarautako Taskeroak, Jarauta kaleko Peñen Sozietateak, SOS Arrazakeria, Nafarroako Etorkin Elkarteen Federazioa (F.A.I.N) eta jatorri ezberdinetako komunitate ugari. Donostian bezala, lurralde osoan bizin diren jatorri ezberdinetako komunitateen parte-hartzea aurre ikusten da.

Aurten gainera, Euskal Herria Zuzenean Jaialdia kultur aniztasunari eskeinia izango denez, EH 11 Kolore bertan izanen da.

Bestetik, gure lurraldearen aniztasuna irudikatzen duen Burubeltz Konpartsa osatzen duten figura koloretsuak hainbat herrietan ibiliko dira kalejiran: Legazpiko jaietan (maiatzak 3), Balmasedan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian (ekainak 1) eta Euskal Herria Zuzenean festibalean (ekainak 29)".