Artikulu bilatzaile
Begiradak
Parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea. EH11Kolorek ez du zertan egilearen iritzi berekoa izan.
Marwane Azergui, Tolosaldean Batxilergoa euskaraz atera duen lehen ikasle marokoarra
2014ko uztailaren 1
«Izan nahi dut» esaldiak definitzen du Marwane Azergui gaztea. Marokon jaio eta han ekin zien ikasketei. Orain Alegia eta Tolosa artean egiten du bizitza, eta bertako Orixe institutuan Batxilergoa gainditu berri du euskaraz. Ederki ospatu du familia, lagun eta herrikidez inguratuta, Tolosaldean lorpen hori eskuratzen lehena izan baita.
Gaileta kaxak eta freskagarriak prest daude Tolosako kultur etxeko bazter batean, Kike Amonarriz aurkezle eta herritarrak erran bezala, gaur ospakizun eguna baita, ospakizun publiko batena, Marwane Azergui ikasle marokoarrak Batxilergoa gainditu duelako euskaraz. Agian lehenengo begiratuan ez zaio gauza handia irudituko norbaiti, agian ez du sekula honetan pentsatu. Baina Tolosaldean lorpen hau egin duen lehendabiziko marokoarra da 18 urteko gaztea.
Joseba Ibarra Lakuako Hezkuntza eta Immigrazio programako arduradunak baieztatu duenez, eskatzen zaien esfortzua izugarria da eta hurbiletik bizi arte ezin da ulertu ere egin. Jatorkin etorkinen aldeko elkarteak antolatutako mahai-inguru eta bestan, Marwaneren beraren, familiaren eta herritarren poz malkoekin, ikasle etorkinen errealitatera pixka bat gerturatu da GAUR8.
Maider Iantzik sinaltzen duen eta GARA egunkariak argitaratu duen artikulu osoa irakur ezazu.