Berriak

dokumentala

Ekitaldi ugari, Tolosaldeko Aniztasunaren Aldeko Jardunaldietan

2014ko martxoaren 12

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Saharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Tolosaldea Garatzen eta Tolosaldeko Migrazio mahaiak data hori gogora ekarri nahi dute, Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako Jardunaldien bidez. Edozein pertsona lana bilatu, etxebizitza lortu edota espazio publiko zein pribatu batetara gerturatzen denean pairatzen dituen, diskriminazio egoerak, aurreikusi, borrokatu eta neurriak hartzea ezinbestekoa da, kultura arteko elkarbizitza sustatu eta komunitateen arteko tentsioei irtenbide baketsua eman nahi badiegu behintzat. Zentzu horretan, ondorengo ekintzen bidez herritarren gogoeta kritiko eta konstruktiboa sustatzea da Tolosako Udalaren helburua.
Egitaraua:

Martxoak 6-21 bitartean 
ANOETA, 9:00-12:30 eta 15:00-21:30
Erakusketa Anoetako kiroldegian, Sos Arrazakeriaren “Emakumea, Etorkina, Bizilaguna”. Astelehenetik ostiralera.

Martxoak 20 
VILLABONA, Berdura plazan, 17:30etan 
Lingolang proiektuaren aurkezpena
non herriko ikastetxetako hizkuntza 
aniztasuna agertzen den.

Martxoak 21 
TOLOSA, kultur etxean, 18:30etan
Munduko medikuak elkartearen osasun eskubidearen inguruko “Cuanto ganamos cuanto perdimos” dokumetalaren emanaldia.
 
Martxoak 22 
TOLOSA, kultur etxean, 18:00etan
Txintxarri txiki eta Hodei truk abesbatzen eta Lita arafu-Ezagutzeko elkartearen arteko kulturen arteko gerturatzea. 

Martxoak 23 
TRINTXERPEko azokatik DONOSTIAko Boulevardera, 11:30etan
Arrazakeriaren aurkako martxa “Zirkulatu: Por una Europa Abierta...”, SOS Arrazakeriak antolatuta.

Martxoak 23 
ALEGIA, kultur etxean, 18:00etan
Txintxarri txiki eta Hodei truk abesbatzen eta Lita arafu-Ezagutzeko elkartearen arteko kulturen arteko gerturatzea. 

Martxoak 24 
ZIZURKIL, Atxulondo kultur etxean, 19:30etan
“Gu jatorri anitz herri bat” dokumentalaren aurkezpena.

Martxoak 27 
TOLOSA, kultur etxean,18:30etan
Zurrumurruen aurka, Xabier Aierdiren hitzaldia.

Apirilak 2-3 
TOLOSA, kultur etxean,18:30etan
Zurrumurruen aurka, Raquel Morenonerik tailer praktikoa.

INFORMAZIO GEHIAGO:
Tolosaldea Garatzen
943 654 501 [ Ext. 6 ]
inmigrazioa@tolosaldea.net
www.tolosaldeagaratzen.net