Berriak

Aniztasunari buruzko disko-liburua kaleratu dute

2013ko azaroaren 30

Gipuzkoako Aniztasun eta Migrazio Zuzendaritzak "Hodei baten bidaia" liburu-diskoa kaleratu du. Proiektua aniztasunari buruzko gogoeta bat da, familia osoari zuzendua: ipuin liburua 7 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat, eta diskoa, adin guztientzat.

Ipuin liburuaren sorkuntza kolektiboa izan da, eta diskoan 50 musikarik hartu dute parte: Francis "Doctor Deseo", Gozategi, Fran Lasuen, Maria Rivero "Siroka", Natxo de Felipe "Oskorri", Xabier Solano eta DZ "Esne Beltza"...