Berriak

p3040017

Argazki tailerrean parte hartu duten emakume migratuekin, topaketa egingo da Rekalde Aretoan

2014ko martxoaren 6

Rekalde Aretoan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Con la cámara a cuestas. Miradas de mujer proiektuaren protagonistekin topaketa antolatuz. Ekitaldia larunbatean, martxoaren 8an, 17:00etan, izango da. Parte-hartzaileak bere osotasunean emakume migratuak dira. Hauek ateratako argazkiek eguneroko ibilbideak aurkeztuko dizkigute, ohiturak, familiarekiko erlazioa, ingurunea eta bizi diren auzoak. Argazkiak komentatuz, parte hartzaileek beraien esperientziak eta proiektuan parte-hartzea partekatuko dute taldearekin.

Con la cámara a cuestas, Deustuko Uniberstitateko Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan ikerkuntza taldearekin eta Munduko Medikuak eta Ignacio Ellacuria Elkartearekin lankidetzan egindako proiektua da.

Proiektuaren helburu nagusiak, pertsona migratuen kultura eta batez ere arte garaikidearekiko eskuragarritasuna erraztea eta ahalduntze pertsonala sustatzea da, 2013ko abenduan EMMET GOWINen erakusketari  egindako bisita komentatuaren bidez.

Lankidetza honen bitartez argazkien narrazio eta testigantza ahalmena sustatu nahi dute. Pertsona migratuen testigantza jaso nahi dute, beraien egunerokotasunaren inguruan gogoeta egiteko, beraien egunerokotasuna hiri berri baten, kultura berri baten eta bizitza berri  baten.

Rekalde Aretoak otsailaren 27tik eta martxoaren 9a arte, Con la cámara a cuestas proiektu barnean egindako argazkiak erakutsiko ditu sarrera nagusian.

Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aldez aurreko izen ematea.