Berriak
Guztion Kultur arteko XII Topaketa izango da larunbatean Barakaldon
2013ko ekainaren 19
Ekainaren 22an, larunbata, Guztion Kultur arteko XII Topaketa izango da Barakaldon. Harresiak Apurtuz GKEk antolatuta, topaketa horren helburua etorkinak eta errefuxiatuak ikusaraztea da, kontzientzia sustatu eta ukazioa eta eskubideen murrizketak salatzea.
Topaketa honek 12 urteko ibilbidea egin du, eta 2012an 1.200 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. 2013ko edizioan Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Barakaldoko Udalaren laguntza izan du, baita hiru lurralde historikoetako 100 gizarte-erakunde eta etorkinen talde baino gehiagoren inplikazio baliotsua ere.
Jardunaldia Barakaldon izango da eta Gasteiztik eta Durangotik propio antolatutako autobusak irtengo dira. 11:30etan hasiko da egitaraua, Bide Onera Plazan egingo den konzentrazio batekin. 12:00etatik aurrera, protesta-kalejira egingo da eta 13:00etan manifestu bat irakurriko dute. Bukatzeko, euskal dantzak eta bertso-rap egongo dira.