Berriak

satellite

Ekonomia Solidarioaren 1. Azoka egingo dute Bilbon

2013ko azaroaren 8

Autor: REAS EUSKADI

Enviado por: REAS

Azaroaren 16 eta 17an Bilboko Zabalguneko eraikinaren atarian eta plazan, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren 1go Azoka ospatuko da REAS Euskadiren eskutik. Azokak, larunbatean 11:00etatik 22:00etara eta igandean 11:00etatik 15:00etara arte iraungo du.

Ekonomia Solidarioaren mugimenduan parte hartzen duten enpresa eta entitateen erreferentzi-gune bat legez sortzen da ekitaldi hau. Mugimendu honek martxan jarritako adierazpen berrienetariko bat Merkatu Soziala (MES) da, zeinen itxura eta garapena zehazteko, azoka edo merkatu moduko ekitaldiak burutu nahi dira.

Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Sektore ezberdinetan, hala nola, ekoizpen, zerbitzu, merkaturatze, kontsumo edo finantza- sektorean jarduten da, bere bideragarritasuna, ingurune-errentagarritasun integral, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu.