Berriak

20120407t181223z_1622234872_gm1e84806dq01_rtrmadp_france

Errenteriako Islamiar Kulturgunea inauguratuko da bihar

2014ko ekainaren 20

Bihar, larunbata -hilak 21-, eguerdiko 11:00etan, Errenteriako Islamiar Kulturgunea inauguratuko da, Juan Olazabal kalean,  EL DIARIO VASCOk argitaratutakoaren arabera.

Inaugurazio-ekitaldiaren antolatzaileek Errenteriako Julen Mendoza alkatearen presentzia iragarri dute. Ekitaldi batzuk egingo dira bertan, horien artean hitzaldi bat.

 Islamiar Kulturguneak Errenterian bizi den islamiar herritarrak batu nahi ditu. Jatorri ezberdineko komunitateen artean,  azken urteetan gehien hazi direnetako bat da komunitate islamiarra. Hemendik aurrera, egoitza iraunkorra izango dute.