Berriak
Kontseilua, Europa osoko hizkuntza-komunitatetako bileran
2013ko abenduaren 19
European Language Equality Network-Europako Hizkuntzen Berdintasunaren Aldeko Sareak lehen Batzar Nagusia egin zuen pasa den hilean Parisen, eta bertan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok parte hartu zuen.
Europa osoko hizkuntza-komunitatetako ordezkariak bildu ziren Parisen, baina Paul Bilbaok adierazi bezala "Ikusgabe bihurtu nahi duten Europako berezko hizkuntza-komunitateetako beste hainbat ordezkari pixkanaka lotuko zaio gure erakundeari. Nahitaezkoa da zein bere errealitatetik abiatzen bada ere, Europan gure komunitateen barruan milioika herritar garela lau haizetara zabaltzea, eta beste herritarrei aitortzen zaizkien eskubide bertsuak dagozkigula geuri ere. Are gehiago, Europako Batasunaren ikurritza "aniztasunean bildurik" izanik.
Kontseiluko ordezkariaren arabera, ELEN erakundeak tresna interesgarriak eskainiko dizkigu gurea bezalako hizkuntza-komunitateei. Izan ere, estatus kontsultiboa du Nazio Batuen Erakundean zein Europako Kontseiluan eta, ondorioz, bertako erakunde-kideek estatus hori baliatu ahal izango dute aipatu erakundeetan Estatuek eragiten dituzten hizkuntza-eskubideen urraketak eta herritarren arteko bereizkeria salatzeko.
Kontseiluaren webgunean informazio gehiago daukazu.