Berriak
Euskara eta arabierra uztartzen duen Manent taldeak disko berria atera du
2013ko ekainaren 13
MANENT musika talde tolosarrak Treehouse (zuhaitzeko etxea) disko berria kaleratu du. Talde honek euskara eta arabiera uztartzen du, soinu arabiarrak pop eta elektronika oinarriekin nahastuz
Argitaratu berri duten lanean, haurtzarora itzulera islatu nahi dute eta Nahastu singlea aurki dezakegu. Azken lan honek influentzia arabiarrak ditu, eta Maroko eta Euskal Herrian ekoiztu eta grabatua izan da bere ohiko ekoizle den Carl Watermark-en gidaritzapean. Bai ahotsean, bai instrumentazioan, hainbat musikarien laguntza izan dute. Denis Ruizekin batera, Rasihd Aseyakek hartu du parte arabieraz abesten eta Safia Er-Rays, Nadia Er-Rays eta Susana Rodríguez-ek abestu dituzte koroak. Gualisú Mousaoui perkusioaz arduratu da.