Berriak
Eusko-txinatar komunitateak urte berri txinotarra ospatzen du
2013ko otsailaren 6
Otsailaren 10ean, abiatu da Ur-sugearen Urtea, Txinarentzat, eta baita Ekialdeko beste herrialderentzat ere, derrigorrezko ospakizuna.
Euskal Herrian ere, eusko-txinatar komunitateak Udaberriko Festa ospatu ohi du. Jatorri txinatardun familiek, eta baita herri handi honekin afektibitate loturak dituzten lagun guztiek, afaldu dute larunbatean, eta osasunari eta goraldiari topa egin diete. Eta, urtero bezala, umeek diru bete gutun gorri batzuk jasoko dituzte.
Aurten, gainera, ZUBIA-QIAO elkarte kulturalak, Euskal Herriko Wushu Kungfu Federazioarekin batera, martzial-arte erakustaldi bat antolatu du, non ez dira faltako lehoi-dantza, musika eta dantzaldiak. Festa hau hilaren 17an, igandea, 13:00etan, Bilboko Arriaga Plazan izango da.