Berriak

k2

Gora aniztasuna! Gora Euskara! Gora EH 11 Kolore!

2015ko martxoaren 11

EH 11 Kolore ekimenak Arrazakeria eta
Xenofobiaren Nazioarteko Egunean,
Korrikaren barruan egingo den
Aniztasunaren Korrikaldian parte
hartzera deitzen du "Euskarak hamaika
kolore" lemapean.
EH 11 Kolorek Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko egunean,
Korrikan parte hartzera deitu nahi du jendartea honen barruan
egingo den Aniztasunaren Korrikaldia – Euskarak 11 Kolore.
Korrikaren 5 kilometro izango dira Irungo herrian, euskal
jendartearen jatorri eta kultura ezberdinen alde eta euskararekin
bat eginez.
Korrikaren aurreko edizioan egin zen modu berean, EH 11 Kolorek
Aniztasunaren kilometroa deitu zuen Bilbon, Arrazakeriaren aurkako
Nazioarteko egunean. http://www.eh11kolore.org/es/articles/show/
ere-euskararen-alde
http://www.flickr.com/photos/15349736@N03/8580101974
Jarrera arrazista eta xenofoboak sustatu nahi izan diren urte
honetan eta euskal jendartea bere jatorriaren edo sinismenaren
arabera sailkatzeko eman diren saiakeren aurrean, EH 11 Kolorek
euskal eragile sozialak, instituzionalak eta jendartea bera, gure
herrian dugun erlijio, jatorri eta kultur aniztasunaren balioaren
defentsan jarrera irmoa azaltzera gonbidatu nahi du. Euskal Herrian
bizi den pertsona ororen eskubide, aukera eta betebehar berak
defendatuz eta aniztasunean eraikiko den bizikidetza euskaraz
izango dela aldarrikatuz.
Korriarekin bat eginez, Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko
egunean Aniztasunaren Korrikaldia 5 kilometroz osatuko da,
Euskarak 11 Kolore lemapean Irungo mugako bidetik eguerdiko
ordu bata ta erdietan egingo duen korrikaldian