Berriak

2a25demayo535x400

"África en Navarra: imprescindibles" 

erakusketa.

Gure bizilagun afrikarrei buruzko argazkiak, Iruñean ikusgai

2012ko abenduaren 18

Iruñeko Ziudadelan dago ikusgai, urtarrilaren 13 arte, África Imprescindible elkarteak antolatutariko "África en Navarra: imprescindibles"deituriko erakusketa.

Argazki horiek Nafarroako egunerokoan pertsona afrikarrek duten garrantzia eta aberastasuna islatzen dute, baita gizarteari egiten dioten ekarpena ere.   África Imprescindible. elkartearekin lotura duten Iñigo Aranguren OsinagaJesús Blanco González eta Marian Pascual Recalde argazkilari nafarrek egindako irudiak dira. 

África Imprescindible elkarteak  helburu izan du beti kontinentearen  alderik baikorrena erakustea. Argazki horiek gaztelaniaz, euskeraz, frantsesez edota ingelesez gain, Suahiliz, Hausaz edota Yorubaz hitz egiten duten gure auzokideen bizimodua agertzen dute. Horietako batzuk, esaterako,ikasketak amaitzera etorri dira, beste batzuk, aldiz, maitasuna dela-eta edota lan bila heldu dira.

Erakusketa Ziudadelako 1. solairuko Mixtos eraikinean dago zabalik:

Astelehenetik larunbatera, 18:30etatik 21:30era. 

Igandeetan eta jai-egunetan 12:00etatik 14:00era