Berriak

bolivia

Hamaika kolorez jantzi zen Donostia Boliviako selekzioa hartzeko

2012ko abenduaren 30

Milaka dira Euskal Herrian bizi diren boliviarrak, baita boliviar jatorria duten eta hemen jaio diren euskal hiritarrak ere. Horietako asko eta asko hurbildu ziren pasa den larunbatean Anoetara, Euskal Selekzioa-Bolivia Gabonetako futbol partida ikustera. Aurreko eta ondorengo orduetan giro ezin hobea egon zen Donostiako kaleetan.

Euskal Herria hamaika koloreduna dela inoiz baino hobeto ageriratu zen abenduaren 29an Gipuzkoako hiriburuan.