Berriak

1e99067760d795b2edf65ed035ca0987

Kanpotarrei buruzko «zurrumurruen» aurka ekingo diote Gipuzkoako hainbat udalek

2014ko ekainaren 6

  • Kanpotik etortzen diren pertsona edo kulturei buruz hainbat eta hainbat zurrumurru entzun dira gure herrietan, eta horri aurre egiteko kanpaina edo sarea sortu dute Gipuzkoan. Datorren kurtsoan sentsibilizazio kanpaina bat egingo dute Gipuzkoako zazpi herrik eta SOS Arrazakeria taldeak.

    Beste kultura batzuetako jendeari buruz ari garenean, sekulako aurreiritzi eta zurrumurru pila azaltzen da: «Etorkinak gizarte la­guntzetatik bizi dira; bizi diren lekuetan segurtasun arazoak izaten dira; osasungintza mo­du abusibo batean erabiltzen dute; hezkuntza maila jaitsi egiten dute; ez dute integratu nahi...», baina demostratua dago horiek guztiak ez direla egia. Zer egin liteke horri aurre egiteko? Datorren kurtsoan, herri horietan sentsibilizazio kanpainak antolatuko dira, antzerki munduarekin lan egingo da, bertsolariekin, komiki-txartelak aterako dira, foiletoak, zurrumurruen kontrako panelak... eta abar.

  • Pasa den ostegunean aurkeztu zuten Zurru­murruez! Sarea, Donostian. Gerora herri gehiago sartuko direla azaldu zuten, baina momentuz eskualde hauek daude:  Astigarraga, Eibar, Errenteria, Hernani, Ordizia, Zarautz eta Tolosaldea.