Berriak

lingolang_bannerra

Lingolang, hizkuntz aniztasuna bultzatzeko egitasmoa jaio da

2013ko ekainaren 27

Euskaltzaleen Topaguneak Lingolang izeneko egitasmoa jarri du martxan. Herrietako hizkuntza aniztasuna azalarazteko asmoz, euskaratik, aniztasunean eta parte hartzea sustatzeko sortu da webgune hori. Euskaratik beste hizkuntzetarako zubia eginez, oinarrizko hitz eta esaldiak ikasteko aukera emateaz gain, aniztasuna lantzeko baliabide bat eskaintzen da.

Gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, "euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure eskola, kale eta auzoetan". Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, herriz herri jaso dituzten oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahal izango dira hor.