Berriak
Lurraldea & Hizkuntza jardunaldiak egingo dira Donostian
2014ko urtarrilaren 13
Datorren urtarrilaren 16an eta 17an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan, “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldiak garatuko dira, zeintzuetan lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz hausnartuko den.
Antolatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia, Kontseilua, UEMA eta UEU dira. UPV/EHU laguntzailea da, eta Arkitektura Eskolako bi irakaslek bertan parte hartuko dute.
Sarrera doakoa da, baina izena eman beharra dago. Programazio osoa eskuratzeko eta izena emateko: “Lurraldea eta hizkuntza” (www.ueu.org).