Berriak

kantulagun

Larunbatean egindako Kantulagun ekitaldian euskal kantutegian migrazioari jarritako kantak abestu ziren.

Plateruenako Zilar Asteak "migrazioak" du ardatz, kultur ekitaldi bete

2013ko martxoaren 19

Durangoko Plateruena Kafe Antzokia 2013ko Zilar Astea ospatzen ari da egunotan. Aurten,  "Migrazioak" gaia du ardatz, eta   kultur ekitaldi bete egitaraua prestatu dute.

Larunbatean hasi ziren ekitaldiak, Gotzon Barandarianen "Sorterritik urrun, migrazioak Euskal Herrian" liburuaren aurkezpenarekin. Egun horretan bertan, Kantulagun Kalez Kale egin zen, migrazioari jarritako kantekin. 

Ostegunean, hilak 21, Karrika Antzerki Taldeak "Inungane, sustraiak airean" taularatuko du (20:00etan), eta hurrengo egunean, ostirala, Rouge Eléa konpainiak "Biutz" lana aurkeztuko du (20:00etan). Egun horretan, 22:00etatik aurrera, jam session egongo da, Venezuelako Omar Acosta txirulajotzailearen partehartzearekin.

Horretaz gain, bihartik ostiralera bitartean, San Agustin Kulturgunean, ikastetxeetan egindako komikien erakusketa egongo da.