Berriak

sukal

Sukaldanitzak ekimenean parte hartzeko bilera konbokatu dute Donostian

2014ko otsailaren 2

Sukaldanitzak ekimenaren hurrengo edizioaren inguruan ospatuko den informazio bilerara gonbidatu du Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoak.

Ekimen hori Olatu Talka  jaialdiaren egitaraua osatuko duten ekintza garrantzitsuenetako bat da eta honetan datza: hiriko elkarte gastronomikoetan gastronomia tailerrak eskainiko dituzte kultura eta jatorri ezberdinetako hainbat herritarrek eta, ondoren, ikastaroan prestatutako jakiekin bazkaria egingo da elkartean bertan. Bazkari horretara elkarte gastronomikoko bazkideek, elkarteetako kideek eta, oro har, herritarrek, joan ahal izango dute.

Bilera bihar, otsailaren 4an, 19:00etan, izango da su-hiltzaileen eraikin ohiean dauden bulego berrietan (Easo Kalea 43, bigarren solairua). Etortzekoa bazara, mesedez 673 398 845 telefono zenbakira deitu edo hurrengo helbide elektronikora idatzi: olatutalka@olatutalka.eu