Berriak
Xamar: “Erdi Aroan euskara zen nagusi gure lurraldean, inguruan hainbat hizkuntza izan arren”
2014ko azaroaren 6
Aymeric Picaud izeneko fraide batek, XII. mendean Donejakue Bidea egiten ziharduela, euskaldunen gainean egin zuen deskribapenarekin hasten da hirugarren kapitulu hau. Euskaldunak zikinak eta faltsuak zirela dio fraideak. Mozkorrak, lizunak, ustelak, ankerrak eta borrokazaleak. Bihozgabeak eta makurrak. Jaten zutenean txerriak ziruditela, eta “mintzatzen direnean, zaunka ari direla ematen du; hain da basa beraien hizkuntza”. Halakoak ziren nafarrak, haren esanetan. Ezin esan, beraz, fraideak asko maite zituenik euskaldunak, baina guri benetan interesatzen zaiguna da Lizarran eman zituela egun batzuk, eta garai hartan Lizarran euskara zela nagusi. Hala ere, belarriak apur bat zorroztuz gero, erromantze nafarra, gaskoia, hebreera, arabiera eta latina ere entzun zitezkeen. Eta halaxe zen, aldeak alde, beste toki batzuetan ere.