Abian gara

marcosxabier

EH 11 Kolorek lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Aldundiarekin

5.06.2013

Euskal Herria 11 Kolore elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, kultur eta jatorri aniztasunaren alde lan egin ahal izateko. Gure lurraldeko herritarrak jatorri askotakoak direla kontuan hartuta, Foru Aldundiak aniztasuna kohesio elementu bihurtu nahi du.

EH 11 Kolore ekimenak 75.000 euro jasoko ditu, aniztasuna jendarte kohesioaren elementu estratetiko bilakatzeko mekanismoak abia ditzan, eta auzolanean jardun dezan. Aniztasunaren Eguna Donostian antolatzeaz gain,  Euskal Herria 11 Kolore elkarteak lankidetza-ildo iraunkor bat irekiko du Jatorri anitz, Herri bat dinamikan, Aldundiko Migrazio eta Aniztasun zuzendaritzarekin eta Gipuzkoako hainbat eragilerekin batera. Horrez gain, EH 11 Kolorek Gipuzkoako herrietan sentsibilizazioa sustatuko du, Udalanitz sarean adostutako parametroen bidez.