Abian gara

photo1

Bizkaiko Foru Aldundiarekin izan dugu bilera

15.03.2014

Bilboko Udalarekin izandako bilerari jarraipena emanik, Bizkaiko Aldundiarekin ere izan du lehen hartu emana EH 11 Kolorek. Berdintasuna, Lankidetza eta Hiritartasunaren departamenduko arduraduna den Xabier Legarreta eta bere lan taldearekin elkartu ziren EH 11 Koloreko kideak. 

Euskal Herri osora eta batik bat Bizkaira hedatzeko asmoa azaldu zieten gure ordezkariek Fou Aldundiko arduradunei. Begi onez ikusi zuten aukera bildutakoek eta 2015. urtera begira dauden aukerak ikertzeaz mintzatu ziren. Euskararen zuzendaritzarekin egotearen beharra azpimarratu zen zeharka ikutzen bait dira euskara eta kultur aniztasunaren gaiak.