Abian gara

dsc_0010

Burubeltz konpartsa jaio da, 11 Danbor Martxaren motorra

7.05.2013

Donostiako Piratak herri mugimenduak 11 Danbor Martxarekin bat egin du eta, horretarako, Burubeltz konpartsa sortu du. Ekainaren 1ean, Donostian egingo dugun Aniztasunaren Egunaren festan, konpartsa honek erritmo, musika eta kolorea ekarriko du.

Konpartsa berriaren elementu nagusia Burubeltz izeneko ardi beltz bat da. Ardi horrek adarrak eta hamaika koloredun jantziak eramango ditu. Bera izango da jaiaren eta erritmoaren jainkosa. Ondoan, bost erraldoi, erregin bat eta 55 jarraitzaile izango ditu.

Burubeltz konpartsa hilaren 21ean aurkeztuko da publiko aurrean, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.