Abian gara

captura_pantalla_20121210_las_172306_1

Zatoz Euskal Herri anitz eta koloredun bat aldarrikatzera!

EH 11 Kolore ekimena larunbatean aurkeztuko da

10.12.2012

Datorren larunbatean, abenduaren 15ean, EH11Kolore ekimena aurkeztuko dugu.

Zitordua, 12:00etan, Donostiako San Telmo museoan izango da. Bertan, prestatu dugun manifestoa irakurriko dugu eta gure egitasmoaren nondik norakoak azalduko ditugu.

Gizarte eta kultur arloko hainbat pertsonalitate bertaratuko dira, baita gure publizitate-kanpainan aurpegia jarri dituzten kolore guztiko pertsonak.

Ekimen honekin kolaboratu duzuen guztiok gonbidatuta zaude. Baita ere gure printzipiokein bat egiten duzuenok, bizikidetza eraikitzeko asmoz, geure aniztasunetik abiatuta, denok parte sentituko garen gizartea osatuz.