Abian gara

berria

Egunkariek, irratiek eta telebistek gure berri eman dute.

EH11Kolore-ren aurkezpenak oso harrera ona izan du hedabideetan

17.12.2012

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenaren aurkezpen-ekitaldiak oso harrera ona izan du euskal hedabideetan. BERRIAn, GARAn, DIARIO VASCOn, DIARIO DE NOTICIAS DE GIPUZKOAn, DEIAn eta ARGIAn orrialde eta espazio politak argitaratu dituzte. 

Euskal Telebistak ere gure berri eman zuen larunbateko GAUR EGUN eta TELEBERRI informatiboetan. Eta Euskadi Irratiak, Euskal Irratiak, Bizkaia Irratiak eta Radio Popular-ek gure bozeramaileak elkarrizketatu dituzte.

Bestalde, gaur gauean Maddalen Iriarte kazetariak Xabier Mendiguren gure bozeramailea elkarrizketatuko du, ETB 1-eko Azpimarra saioan.