Abian gara

Ekainaren 11n, Donostia 11koloreFEST

2.06.2016

Iada dena prest gure Donostia 11koloreFEST 4. ediziorako.
Anima zaitez eta partu hartu

Aurten, Aniztasun Egunean etorkizunari aniztasunaz begira jarri gara eta Ekuadorko komunitateari gure elkartasuna adieraziko diogu.
Euskal Eskola Publikoari eginen zaio omenaldia; EHIGE eta Sortzen elkarteek jaurtiko dute txupinazoko suziria.

Ekainaren 11n,  11Danbor Martxa Donostia osoan ibiliko da laugarren aldiz Aniztasunaren Egunean.
Jaia Donostia 2016ren eskutik sortu zen eta aurten elkarlanerako azken aldia da, hortaz, orain arteko elkarlana etorkizunari begira agurtu nahi dugu.
Etorkizuna 11 kolore da aurtengo leloa eta protagonista izango da kultur aniztasunean oinarritutako etorkizuna lortzeko hezkuntza.
Euskal Eskola Publikoa eta horren ordezkari gisa EHIGE eta Sortzenelkarteek botako dute txupinazoa 11Danbor Martxa hasi aurretik. 18:30ean izanen da hasiera eta Bulebarretik abiatuko da.
EH11kolore omenaldia egin nahi dio Euskal Eskola Publikoaren hezkuntza komunitate guztiari, etorkizunean kultura aniztasunean oinarritutako elkarbizitza baten alde egiten dituzten ahaleginengatik, hezkuntza unibertsalaren bidez, denoi barnebiltzen gaituena, parekidea, kalitatezkoa eta euskalduna, ikasle orori bermatzen diona aukera berdintasuna, euren kultura, jatorria edota maila sozio-ekonomikoa edozein izanda ere.
Ekuatorean jatorria duten euskaldunak izanen dira gonbidatu bereziak aurtengo jaian eta modu nabarmenean hartuko dute parte Danbor guztien martxan.
EH11kolore ekimenak pertsona oro animatu nahi du bertaratzera eta Euskal Herriaren maitasuna eta elkartasuna ematera hainbeste pairatzen ari diren pertsonekin eta euren herrialdearekin.
11Kolore Fest berriz izanen du egitarauan 11pintxo 11zapore ekimen arrakastatsua. Alde Zaharreko hamaika tabernek jaki berezia eginen dute ekainaren 11n eta egun osoan zerbitzatu. Pintxo bakoitza kultura ezberdinetako gastronomiaren erreferentziarekin prestatuko dute ostatuetako sukaldeetan.

Eta berriz ere eginen da Haurrentzako perkusio tailerra, 11:30etatik 14:30etara.

Txistorrada kulturanitza izango da aurtengo jaialdiko berrikuntza. Euskal ohitura gastronomikoa aniztasunari egokituko dugu; hiru txistorra mota eskainiko dira: txerrikia, oilaskoarekin egindakoa eta beganoa. Bulebarrean eguerdian eginen da topalekua.
Boulebarrean eginen da ere MíraMEfotografío argazki erakusketa. Adin gutxiko imigranteak argazkilaritzan arituak dira euren egunerokotasunaren irudiak hartzen eta ikusezin ez bilakatzeko etengabeko borrokari.
Aurreko ospakizunetan bezala Aniztasun eguna prestatzen EH11kolore ekimenarekin batera laguntzen dute jatorri eta kultura ezberdinetako kolektibo eta elkarte askok: Gipuzkoako SOS Arrazakeria, Donostiako Piratak, Kolore Guztiak, Donostiako Piratak, Kolore Guztiak, batukadak, danborradak...

Denen artean lortzen dute Aniztasunaren eguna Donostiako aniztasun kulturalaren jaia handia egiten.