Abian gara

euskaltzaindia_1

Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren, Euskaltzaindian egindako bilera ostean.

Euskaltzaindiako idazkari nagusiak EH 11 Koloreko ordezkariak hartu ditu

18.04.2013

Euskal Herria 11 Kolore herri ekimeneko kide diren Xabier Mendigurenek eta Beñat Garmendiak Euskaltzaindiari eman diote aste honetan Bilbon gure lanaren berri. Ordu erdi luzez egon ziren bilduak Euskaltzaindiako idazkari nagusia den Xabier Kintanarekin. Harrera beroa izan zuen egitasmoak eta beste euskaltzaineei honen berri emateko aukera ikusi zuen Kintana jaunak. 

Aniztasunaren gaia Euskal Herriko ikuspegi propio batetik lantzearen beharrarekin bat etorri zen Kintana jauna eta egun Euskal Herrian bizi den jatorri aniztasun horren balioaz ere mintzatu zen. Euskaltzaindiak, esaterako, Bernat Etxepareren "Lingua Vascorum Primitie" liburuaren itzulpena egin duela txinatarrera, arabierara, errumanierara, kitxuera, katalanera eta galiziarrera... aipatu zuen.