Abian gara
Bilera izan genuen atzo Eusko Jaurlaritzan
13.02.2014
EH 11 Koloreko ordezkari diren Xabier Mendiguren, Imanol Agirre eta Beñat Garmendia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako arduradunekin, Jose Luis Madrazo eta Xabier Aierdirekin hain zuzen ere, bildu ziren atzo.
Atzoko bilerak EH 11 Koloreren lana aurkezteko balio izan zuen eta harrera ona eta astegina izan zuen Eusko Jaurlaritzan. Elkarlanerako ateak zabaltzeaz mintzatu ziren bi alderdiak eta kultur aniztasunean euskara kohesiorako elementua izatearen balioa azpimarratu zuten, besteak beste. Baita sail eta eremu desberdinak zeharka ikutzen dituen gaia dela kultur aniztasunarena ere.
Enplegu eta Gizarte Zerbitzuen Sailarekin lehengo hartu emana izan zen atzokoa. Iaz ere Kultura Sailarekin izan ziren bilduak gure ordezkariak, baina oraingo honetan Jaurlaritzan zuzenean eremu honetan lanean ari diren arduradunekin elkartzeko aukera izan du EH 11 Kolore ekimenak.