Abian gara

martxa

Iruñeko Aniztasunaren Festa irailaren 13an izango da

25.03.2014

Iruñeak izango du aurten bere aniztasunaren aldeko festa. Irailaren 13an izango da eta, Donostian bezala, 11Danbor Martxa izango du ekitaldi nagusia.

Nafarroako hiriburuko Aniztasun Eguna-11Kolore Fest posible izango da EH 11 Kolore eta beste talde herrikoi hauek aurrera eramaten ari diren elkarlanari esker: Munduko Arrozak festa antolatzen duen Zuriburu; San Zernin auzokide elkartea; Alde Zaharreko Jai Batzordea; Iruñeko Peñen Federazioa; Gazte Peña; Gora Iruñea!; Euskal Jaiaren Batzordea eta Jarautako Peñen eta Tabernen Elkartea.

Modu honetan, Iruñeak bat egiten du Donostiarekin, non Aniztasunaren Festa maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean ospatuko den, asteburu oso batean zehar. Larunbatean, maiatzaren 31n, Danbor Martxa egingo da; igandean, ekainaren 1ean, Etxe Erregionalen Festa; eta asteburu osoan, 11 Pintxo 11 Zapore ekimenaz gozatu ahal izango dugu.