Abian gara
Plater kolonbiar batek irabazi du Sanferminetako lehenengo aniztasunaren gastronomia lehiaketa
15.07.2014
Iruñeako Jai Gunea izan zen atzo, Sanferminetako azken egunean, Euskal Herriko aniztasuna ardatz duen lehenengo gastronomia lehiaketaren kokagune. Ehundaka lagun bertaratu ziren jatorri ezberdineko taldeek prestatu zituzten janariak probatzera, 11Gastronomia Txapelketa barruan.
Dastatzaile herritarren boto gehien jaso zituen platera Kolonbiako PAC taldeak prestatutako Empanada Paisa izan zen. Txapela, garaikurra eta 500€ jaso zituzten. Bigarren postua -200€- Ekuadorreko PAC-entzat joan zen, Ceviche de camarones izeneko platerari esker. Eta 100 euroko hirugarren saria Así es Bolivia taldeak eraman zuen, Txerrikume platerarekin.
Sekulako giroa egon zen egun osoan zehar Jai Gunean, eta ez zen faltatu latinoamerikar jatorrizko musika.
EH 11 Kolorek antolatu du txapelketa hau, honako helburuekin: gure lurraldeko etxeetan egiten den gastronomiaren kultur aniztasuna azalaraztea eta, bide batez, jatorri ezberdineko pertsona, talde eta elkarte guztiei Jai Gunera gonbidatzea, bertan jai giroan egun pasa egitera.
Parte hartu duten taldekide gehienek amerikar jatorria dute. Izan ere, afrikar jatorrizko taldeen parte-hartzea bertan behera geratu da, euren kideak Ramadan egiten ari direlako.