Abian gara
Tolosan eta Zarautzen aurkezpen-ekitaldiak egin ditugu
1.12.2013
Zarautzen eta Tolosan egin dira berriki Euskal Herria 11 Kolore-ren Gizpuzkoako aurkezpen-ekitaldiak. Zarautzen izan zen lehenengo ekitaldia, Etxezabalako aretoan, eta bertan Xoxe Estévez historialaria eta Samira Goddi antropologoa izan ziren. Eurekin batera, Julen Aranguren inmigrazio udal teknikaria egon zen. Diario Vascok argitaratu zuen berri bat honen inguruan.
Aurkezpen bi hauetan, oso harrera ona izan zutenak, EH 11 Koloreko bozeramaileek orain arte egindako pausuen berri eman zuten, eta elkartez elkarte Aniztasun Sarea nola hedatzen ari den azaldu zuten. Euskal Herri anitz baten alde ekimen honekin batera lan egiteko elkarte eta pertsona orori etortzeko animatu zuten.