Artikulu bilatzaile
Begiradak
Parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea. EH11Kolorek ez du zertan egilearen iritzi berekoa izan.
Mikel Mazkiaran (SOS Arrazakeria): "Ceutan gertaturikoa argitzeko beharrezkoa da ikerketa independiente bat egitea"
20.02.2014
Otsailaren 6an, ehunka afrikar Espainiako Estatuko muga pasatzen saiatu ziren Ceutan. Batzuek igerian egin zuten saioa, eta besteak pasabide ofizialetatik ahalegindu ziren, baina Guardia Zibilek eta Marokoko gendarmeek istiluen kontrako materialez geldiarazi zituzten. Ondorioak latzak izan ziren, 15 gorpu bildu dituzte eta hogeitik gora dira desagertuak. Gobernu espainiarrak ez du ardurarik bere gain hartu eta dagoeneko bost bertsio ofizial zabaldu ditu. Gertaturikoa argitzea, ardura politikoak mahai gainean jartzea eta, besteak beste, Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibilaren zuzendariaren dimisioa eskatu du SOS Arrazakeria taldeak.
Hemen entzun ahal duzue Info 7 irratiak gai honi buruz Mikel Mazkiarani egindako elkarrizketa.