Blog
1.139 neska ablazio arriskuan Hego Euskal Herrian
6.02.2014
Hego Euskal Herrian 1.139 neska genital mozketa sufritzeko arriskuan dira Bartzelonako Unibertsitate Autonomaren ikerketa baten arabera. 14 urteko gazteak dira, ablazioa praktikatzen jarraitzen duten Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik etorri diren adingabekoak, ARGIA aldizkariak argitaratutako informazio baten arabera. Datuak EL PAÍS egunkariak argitaratutako beste erreportaje batetik aterata daude.