Blog

Aniztasuna Biziz! dinamika jarri dute martxan Urretxun

25.03.2013

Aniztasuna Biziz! dinamikaren aurkezpena egin zuten orain egun batzuk Urretxuko udaletxean. Bertan izan ziren udal ordezkariak eta Itziar Pildain, Urretxuko Udalaren aniztasun eta bizikidetza dinamizatzaile berria. Bizikidetza landuko duen mahai bat sortu dutela jakinarazi zuten agerraldian, eta herritar guztiei irekitakoa dela gaineratu zuten, gonbidapena bizilagun guztiei zabalduz. Dinamika osatuko duten bideo sorta ere aurkeztu zuen, eta sortako lehen bideoa ere proiektatu zuten jendaurrean.