Blog
Amher elkarteak sukaldaritza ikastaroak antolatzen ditu
17.07.2013
Kultur eta jatorri aniztasunaren alde lan egiten duen Amher elkarte hernaniarrak sukaldaritza ikastaroak antolatu ditu uda honetan. Ikastaro hauekin beste kultur batzuetako janariak egiten ikasi ahal izango da.
Ikastaro honen prezioa 50 eurokoa izango da. Larunbatetan egingo da: uztailaren 20 eta 27 egunetan, eta abuztuaren 4ean eta 10ean, goizeko 09:00etan hasiz eta 13:00etan bukatuz. Apuntatzeko, amhersosracismo@mugak.org helbidera idatzi behar da, edo 667 710 928 telefonora deitu, asteartetik ostiralera, 10.00tik 13.00ra bitartean.