Blog
Aniztasunaren Asteburuaren berri emateko bilera egingo da asteazkenean
10.03.2014
Aniztasunaren Asteburuaren berri emateko eta Maiatzaren bukaeran ospatuko den 11 Kolore Festan parte hartzera animatzeko bilera bat konbokatu da hurrengo asteazkenean, martxoak 12, 18:00etan, Donostiako Udaletxean.
Iaz bezala, aurten ere 11Danbor Martxa izango da jaiaren elementu nagusia. Deialdi hau Donostiako Kultur Aniztasuna sustatzeko sortu berri den Eragileen Sareak egiten du eta honen lanaren barne kokatzen da. Sare honek orain emango ditu lehen urratsak. Aurten, Donostiako elkarte eta eragile guztien parte hartzea bermatu nahi da Aniztasunaren Asteburuan.